XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. atala.- 1. Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan eman daitezen laguntza edo dirulaguntzek, dadina dadila beroien izakera, bermatuta egon behar dute eman baino lehen, bai destinoari dagozkionetan eta bai horretarako ematen direneko xedeari dagozkionetan ere, Dekretu honetan ezartzen denaren arabera.

2. Eusko Jaurlaritzak, horretan interesa izan dezan Sailburuaren edo horri atxikita daudeneko laguntza edo dirulaguntza ematen duten Erakunde Autonomoen eta Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, bermea jarri beharretik iare utzi ahal izango ditu erakunde batzuk banan-banan eta honako kasu hauetan: Laguntza edo dirulaguntzen hartzaileak, erakunde publikoak izan daitezenean, laguntzak emateko ahalmena Jaurlaritzaren Kontseiluak izan dezanean edo Aurrekontu Orokorretan banan-banan finkatzen diren dirulaguntzak izan daitezenean.

Dena dela, ez da bermerik eskatuko, hartzaileak, Foru Aldundiak, Toki Korporazioak eta hauei atxikita dauden Izaiki eta Erakundeak izan daitezenean.

Zuzenbide publikopeko Izaikiei ere aplikatuko zaie salbuespen hau, horientzako diru-izendapenak, Aurrekontu Orokorretako sekzio berezietan egin daitezenean eta Euskal Herriko Unibertsitatearentzakoak izan daitezenean.

3. Ez da emango laguntzarik edo dirulaguntzarik, helburuak edo zertarakoak, zehatzak ez direnean.

2. atala.- 1. Dekretu honetan aipatzen diren bermeak, konpromezuzkoak eta errealak izango dira.

2.- Honako hauek joko dira konpromezuzko berme lez:

a) Dirulaguntza edo laguntza eskatu eta eman zeneko zertarako berezietarako erabili denaren konpromezua.

b) Dirulaguntza edo laguntza onuradunak onartuko duenaren konpromezua, espreski bestelakoa deklara dadinean izan ezik.

c) Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako kontuhartzailetza zerbitzuek edo hauek kontratatutakoek, laguntza edo dirulaguntza behar bezala erabili dela ziurtatu dezateneko baietza, horretarako, onuradunaren liburuak eta kontuak aztertu ahal izango direla beharrezkoa izan dadinean.

d) Eskuratutako diruzenbatekoaren hainbatekoa, legez bidezkoak izan daitezen interes eta guzti, itzuliko denaren konpromezua, fondoak horretarako eskatu eta eman zireneko xederako ez erabiltzea gerta dadinean.

3. Honako era hauetakoren bat har dezakete berme errealek:

a) Finantza erakundeen edo Elkarrenganako Bermedun Sozietateen abala eta, honekin batera, beharrezkoa den abala formalduko denaren konpromezu espresua onartuko dute erakunde horiek, dirulaguntza ematea gertatzen bada.

b) Ondasun higigarrien edo higikaitzen hipoteka.

c) Bahizko bermea, desplazatuz edo desplazatu gabe.

d) Fidantza.

e) Administrazioak nahikotzat har dezan beste edozein.

4. Onuradunak, aipatu diren berme erreal horietakoren baten aukera egin ahal izango du, dirulaguntzak arautzen dituzten arauek bestelakorik ezartzen ez baldin badute behintzat.

3. atala.- 1. Edozein eskabidek edo laguntza edo dirulaguntza ematek bere baitan daramatzala konpromezuzko bermeak ulertuko da eta, era horretako konpromezurik ezean, ez da emango laguntzarik.